XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oharrak:

1) Lehen portzentaiak (negrilaz azaltzen denak) adierazten du, multzo bakoitza bakarka hartuz, multzo horretako aldagaiek zenbaterainoko eragina duten euskararen erabileran.

Adibidez, familian euskara erabiltzean eraginik handiena (% 53) senideek euskaraz jakiteak du.

2) Bigarren portzentaiak (parentesi artean azaltzen denak) azalpen maila osoa familiako hizkuntz erabileraren %61a beraz aldagai multzo desberdinetan nola banatzen den erakusten du; horretarako, aldez aurretik, dagokion faktore-analisia eginez aldagai-multzo desberdinetan errepikatzen den informazioa baztertu da.

Adibidez, familiako hizkuntz erabileraren %61eko azalpen maila honela banatzen da aldagai-multzo desberdinetan: senideek euskaraz jakiteak du eraginik handiena (% 21); ondoren euskaraz ala gaztelaniaz hitzegiteko erraztasunak (% 18); gero sekzioko euskaldunen proportzioak edo, beste era batera esateko, zona soziolinguistikoak (%14); euskara sustatzearen aldeko jarrera izateak (%4); adinak (%1) eta euskarazko irrati edo telebistaren emanaldiak entzun edo ikusteak (%1 ).

Azterketaren arabera faktore sozioestrukturalak (norberaren hizkuntza harremanen sarea eta zona soziolinguistikoa) eta norberaren hizkuntza gaitasuna, are gehiago, euskaraz hitz egiteko erraztasuna dira euskararen erabileran gehien eragiten duten arrazoiak.

Esan behar da arrazoi horiek direla baita ere famili eta lagunarteko hizkuntz erabileraren tipologian eraginik handiena dutenak.